Gonbidatuak

Teo Arkitektura (Anartz Ormaza). Bilbo
gazteentzat arkitektura ekintzak garatzen dituzten arkitektura taldea:BAI Forum, SWAP,
Guggenheim, COAVN, Getxoarte, etabar.

La cittá infinita. Italia- Catalunya
performance interaktiboa. Hiri espazioak sortu eta birsortzeko eraikuntza eta kooperazio joko erraldoia, ondar industrialak soilik erabiliz

Atxarte Lopez de Munain. Kortezubi
Arte Ederretan lizentziatuta.  London Contemporary Dance School-en koreografia Masterra.
Dantza eremuan irakasle, zein sortzaile zein antolatzaile gisa.
Nazioarteko jaialdi desberdinetan egin du lan produktore gisa eta  MAuMA taldeko kidea, arte eszenikoen sorkuntzan, irakaskuntzan zein produkzioan lan egiten duen kolektiboa.

Eneritz Artetxe. Gernika
Aktoresa -bai telebista eta zineman- antzerki-sortzaile, zuzendari, gidoilari eta esperientziadun irakaslea. Eneritz Artetxe-ren ibilbide profesionala heziketa  hibrido batetik dator: dantza, musika baina batez ere antzerki fisikotik.

 Maialen Belaustegi. Eibar
Ederretako Sorkuntza eta Diseinuko Gradua. Audiobisual arlotik  ilustraziora, eta bueltan, Maialenek zenbait zari jaso ditu diseinatzaile, zinegile eta ilustratzailea bezala. Azkenaldian “mapping” teknikak erabili ditu, bai tailerrak emateko bai bere lanak garatzeko.